Agenda escolar 21

ESKOLAKO AGENDA 21

Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitateak ingurumenarekiko konpromisoa hartzea da, baita hezkuntza sistemako eta haren inguruko ingurumena hobetzearen aldeko ekintza plan bat ere.  

Idiazabalen, Aita Iparragirre Herri Eskolan 2004-2005 ikasturtean martxan jarri zenetik, ikasle, irakasle, ikastetxeetako langile eta familia askok jaso dute jasangarritasunaren gaineko prestakuntza. 

Idiazabalgo Udalak lankidetzan dihardu zeharkako ingurumen programa hezitzaile horren dinamizazioan. Honako helburuak ditu:

Haurren parte hartzea sustatzea eta haurrentzako ingurumen neurriak proposatzea.

Arduradun publikoei erabakietan eragitea ingurumenarekin zerikusia duten gaietan.

Martxan jartzea ingurumen gaiei buruzko heziketa programak adin goiztiarretatik

Norberak ingurumenaren gainean duen erantzukizunari buruzko kontzientzia piztea. 

Ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen hobekuntzan laguntzea.

Berrikuntza eta hezkuntza kalitatea sustatzea.

Hezkuntza komunitatearen parte hartzea sustatzea: ikasleak, irakasleak, familiak eta udal kudeaketako ikastetxeetako irakasleak ez diren langileak