EIT
Ikuskapen teknikoa egiteko betebeharra dute erabilera nagusia bizitegitarakoa duten, berrogeita hamar urte baino gehiago dituzten eraikinen jabe guztiei. Epea kontatzen da oin berriko obrak edo eraikina guztiz berritzeko obrak amaitu diren datatik hasita.
Txosten honek kontserbazio egoera, irisgarritasun unibertsalaren betetze-maila eta efizientzia energetikoaren maila zein den egiaztatzeko balio du.
Antolamendutik kanpo dauden eraikinen jabeek ere EIT aurkezteko betebeharra dute.
Salbuetsita daude
a) Aplikazio eremutik kanpo daude aurri-egoeraren deklarazioaren bat duten eraikinak eta eraikineko instalazio edo elementu batzuen egiaztapena, baldin eta haien azterketa edo ikuskapen teknikoa sektore-araudi espezifiko baten arabera egin behar bada (besteak beste, igogailuak, instalazio elektrikoak, telekomunikazio-instalazioak, berokuntzakoak...).
b) Jarduera-proiektu batean jasotzen diren eraikin guztiak lizentzia edo aurrekomunikazio baten barnean badaude edo administrazio publikoek finkatutako beste esku hartze bat egin behar baitu ( esaterako, inskribatua egotea Industria Erregistroan, EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorran edo abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean edo bestelakoak)
Eusko Jaurlaritzaren erantzuna Idazabalgo Udalak kontsultatutakoari