Diruzaina
DIRUZAINTZA ETA KONTABILITATEA
Honako hauek dira Diruzaintzaren funtzio nagusiak:
III. Fidantzak eta bermeak hartzea eta itzultzea
IV. Likidezia edo «cash management» dagoela bermatzea
V. Arkeo-agiriak egitea eta sinatzea
VI. Estatistika- eta Gardentasunaren adierazleen araberako informazioa ematea
VII. Kutxa batasunaren printzipioa zerbitzatzea
I.Obligazioak ordaintzea
Udalak bere obligazioak epean ordaindu behar ditu
ORDAINKETEN EGUNA ETA EPEA
Hornitzaileen fakturak ordaintzeko epea 30 egunekoa da, fakturak edo lanen ziurtagiriak onartzen direnetik. Fakturen onarpena eta balioespen elektronikoa udal departamenduetako langile arduradunei dagokie.
Ordainketen batez besteko epea betetzeko, Idiazabalgo Udalak asteazkenean egiten ditu ordainketak.
Berankortasunari buruzko txostenen berri hiru hilabetean behin ematen zaio Osoko Bilkurari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Gardentasun atalean argitaratzen dira. (www.gipuzkoairekia.eus)
II. Diru-sarrerak kobratzea:
Idiazabalgo Udalaren aurrekontuko finantza-bideak honako hauek dira:
1. Baliabide propioak
1.1. Zuzenbide publikokoak
1.1.1. Ohikoak: Zergak, tasak, prezio publikoak eta isunak
1.1.2. Ezohikoak: Kontribuzio bereziak, urbanizazio-kuotak
1.2. Zuzenbide pribatukoak
1.2.1. Ohikoak: Prezio pribatuak, errentak
1.2.2. Ezohikoak: Salmenta, Ondare ustiatzea
2. Kanpoko baliabideak
2.1. Diru-laguntzak eta transferentziak
2.1.1. Ohikoak: Arruntak
2.1.2. Ezohikoak: Kapitalezkoak
2.2. Zorra
2.2.1. Ezhoikoak: Kreditu eragiketak
Diru-bilketa zerbitzuan kudeatzen dira aurrekontuko I (zuzeneko zergak), II (zeharkako zergak) eta III. (tasak, prezio publikoak, isunak eta bestelakoak) kapituluetako sarrera guztien (zuzenbide publikoko diru-sarrerak) kobrantzak, baita tasa izaera duten kanonak (V. kapituluan) ere.
Bestelakoak: Diruzaintzako zerbitzuan kudeatzen dira.
III.Fidantzak eta bermeak hartzea eta itzultzea
Fidantzak eta bermeak eratzea: Idiazabalgo Udalak eskatzen du fidantza edo bermea jartzea honako prozedura hauetan:
-
Kontratazio espedientean
-
Zerga-bilketaren espedientean (ordainketak geroratzeko edo zatitzeko)
-
Pistak eta herri bideak erabiltzeko espedientean
-
Behin behineko erabilerak baimentzeko hirigintzako espedientean (txabolak, negutegiak, etab)
-
Obra handietako hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko hirigintzako espedientean
Fidantzak eta bermeak itzultzea: Edozein fidantza edo berme itzuli baino lehen, udal departamenduko langile arduradunaren aldeko txostena behar da.
IV. Likidezia edo «cash management» dagoela bermatzea
Ordainketak planifikatzeko planak
Diruzaintza edo kreditu eragiketak
V. Arkeo-agiriak egitea eta sinatzea
VI. Estatistika- eta Gardentasunaren adierazleen araberako informazioa ematea
VII. Kutxa batasunaren printzipioa zerbitzatzea
Sarrera guztien zentralizazioa bermatzen da, obligazio guztiei aurre egiteko, sarrera lotuta duten gastuen salbuespenarekin