Zerga-bilketa

DIRU-BILKETA

Idiazabalgo Udalak, zergak eta zuzenbide publikoko bestelako sarreren bilketa kudeatzeko prozedura eraginkor eta arinak ezarri nahi ditu, eta zergadunei beren eskubideak gauzatzeko eta betebeharrak betetzeko erraztasunak eta gaitzik txikienak eragin nahi dizkie.

Herritarren segurtasun juridikoa bermatzeko, Idiazabalgo Udalak egutegi fiskala urtero onartzen eta argitaratzen du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. (2020ko egutegi fiskala).

Salbuespenak, murrizketak, hobariak, konpentsazioak kenketak eta bestelako onura fiskalak emateko, ukatzeko edo zorren ordainketa geroratzeko zein zatitzeko, zerga zein prezio bakoitzaren araudia errespetatuko da. Horiek arauzko izaera daukate.

 

Ordainketak egiteko bideak honako hauek dira:

  1. Ordainketa telematikoa ("Nire ordainketak on line"): kreditu- edo zordunketa-txartela baliatuz nahiz banku-helbideratzea eginez.
  2. Idiazabalgo Udalari diru-bilketan laguntzen dioten finantza-erakunde laguntzaileak: KUTXABANK eta LABORAL KUTXA: erreziboak eta kitapenak han bertan ordainduz edo ordainketak helbideratuz.
  3. HAZ-Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: finantza-erakunderen batekin hitzartutako helbideratzearen datuak emanez, ordaindutako ordainagiria aurkeztuz  edo, 2019ko ekainaren 1etik aurrera, kreditu-txartela baliatuz. Ordutegia: 08:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera

Idiazabalgo Udalak zorren ordainketa helbideratuta dutenei %5eko onura aitortzen die hainbat zerbitzuetan ( besteak beste, kirol-, kultur-eta hezkuntza-zerbitzuetan).

Udaletxean ordainketak dirutan ezin dira egin (kopiak edo txartelak izan ezik).

Zuzenbide publikoko diru-sarrera guztiak Udal Diru-bilketa Unitateak biltzen ditu, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Ogasunari dagokionez legez ezarritako ahalmen eta eskumenekin eta Zergen Foru Arau Orokorrean ezarritako administrazio-prozedurak jarraituz, ordenantza fiskal eta prezioetan eta horiek garatzeko ematen diren gainerako xedapenetan ezarritako espezialitateak gorabehera. Nolanahi ere den, Idiazabalgo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskuordetu dizkio Ondasun Higiezin Zergaren (OHZ) kudeaketa (IV Eranskina) eta zuzenbide publikoko diru-sarrera guztien diru-bilketa exekutiboa.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendariari ere eskuordetu dio Idiazabalgo Udalak zirkulazio arau-hausteak zigortzeko eskumena eta isun horien diru-bilketa.

Diru-bilketa zerbitzuan, administrazioen arteko zerga-datuen trukaketa legez nahitaezkoa da; hortaz, Idiazabalgo Udalak, 2014tik aurrera zerga-informazioa lagatzeko hitzarmenak sinatu ditu; elkarreragingarritasuna ahalbideratzeko.

 

ZERGA BILKETAREN ARLOKO ADMINISTRAZIO PROZEDURA NAGUSIAK

 

I. FINANTZA-KUDEAKETA ETA ESKUBIDE EKONOMIKOAK AITORTZEKO

 

PROZEDURA

EPEA

ISILBIDEA

Zorren atzerapena eta zatikapena ematea, pertsona fisiko eta juridikoen eskariz

6 hilabete

Ez onarztea

Zor ez diren diru-sarrerak itzultzea

6 hilabete

Ez onartzea

Zorren konpentsazioa baimentzea

6 hilabete

Ez onartzea

Berandutze interesak erreklamatzeko izapideak egitea

6 hilabete

Ez onartzea

 

II. ZERGAK, PREZIOAK ETA SARRERA PUBLIKOAK KUDEATZEKO PROZEDURAK

 

PROZEDURA

EPEA

ISILBIDEA

Onura  fiskalak aitortzeko zerga-prozedurak (hobariak: OHZ, TMIZ)

6 hilabete

Ez onartzea

Udal zerbitzu publiko guztietako tasen, prezioen eta sarrera publikoen  onurak aitortzeko prozedurak

3 hilabete

Ez onartzea

Zorren konpentsazioa baimentzea

6 hilabete

Ez onartzea

Ondasun higiezinen aldaketa fisiko, juridiko eta ekonomikoei buruzko aitorpenetatik sortutako prozedurak

6 hilabete

Ez onartzea