2023·03·15
Mugiment kirol txartelarekin bat egin du Idiazabalek
Herriko gimnasioa, igerilekua eta rokodromoaz gain, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritako kirol instalazioak erabiltzeko eskubidea ematen du
2023·03·09
UDABERRILEKUETARAKO IZEN-EMATEA
HH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat aisialdi ekintzak pazko astean.
2023·03·06
Udalak Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala onartu zuen
Martxoaren 2an ospatutako osoko bilkuran onartu zuen adierazpena.
2023·03·01
Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzeko egitarau oparoa
Udalak eta herriko hainbat eragilek elkalanean antolatutako egitaraua.
2023·02·24
Landa-Mugi programarako dirulaguntzak
Garraio publikoko zerbitzu erregularra erabiltzerik ez duten landa guneetako biztanleei herri barruan bidaiatzeko (beraien etxebizitzatik erdigunera eta alderantziz) taxia erabiltzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu dira.
2023·02·13
Helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 10ean kobratuko dira banketxetik.
2023·02·06
'Intxaurra' antzezlana taularatuko dute larunbatean Guraso Elkartean
UEMAk antolaturiko Arnasguneak beka irabazi zuen Mairu antzerki tailerraren lanak
2023·01·31
7 milioitik gorako aurrekontua izango du Idiazabalek 2023an
Idiazabalgo Udalaren 2023ko aurrekontuek behin betiko onarpena izan dute atzoko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. 2022ko abenduaren 1eko osoko bilkuran EH Bilduren aldeko 6 botorekin eta Izal Bairen kontrako boto batekin onartu zen aurrekontu proposamena, eta hilabeteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez onartuta geratu dira.
2023·01·30
Udal zerbitzua arautzen duen erreglamentuak behin betiko onetsitzat jotzen da.
2023·01·27
Hondakin bilketaren zerga ordaintzeko epea otsailaren 1etik apirilaren 10era izango da
Helbideratutako ordainagiriak Apirilaren 10ean kobratuko dira banketxetik.
2023·01·24
2023ko San Blas jaietarako egitarau bete-betea osatu du Festa Batzordeak
Urtarrilaren 27tik otsailaren 5a bitartean ia 30 ekitaldiz gozatzeko aukera izango da
2023·01·18
San Blasetako pilota partidarako sarrerak salgai
Urtarrilaren 23an eta 24an erosi ahal izango dira udaletxeko Areto Nagusian, 15:00etatik 16:30etara
2023·01·11
Euskal Pilota Egokituko Txapelketa Idiazabalen hasiko da, larunbatean
Adimen urritasuna eta gurpil aulkian kategorietako partidak hartuko ditu Igarondo pilotalekuak
2023·01·09
Ikastaroa: Ekonomia zirkularra eta bertako produktuekin eginiko sukaldaritza
20 orduko doako ikastaroa
2023·01·02
Zergen hobariak eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 31a arte
Egun horretatik aurrera eskatutako hobariak ez dira aplikatuko
2022·12·29
Haurren eta helduen danborradetan izena emateko epea zabalik
Haurren danborradarako udalaren web orrian edo urtarrilaren 14ko lehen entseguan egin daiteke
2022·12·28
Neomak-en kontzerturako azken sarrerak salgai udaletxean
Zelaa kiroldegian izango da emanaldia, datorren ostiralean
2022·12·23
Dominika txabola erabiltzeko egutegia 2023
Idiazabaldarrek hurrengo urtean noiz izango duten erabilgarri ikusgai dago
2022·12·23
Bere Nahiako aparkalekuan autokarabanak uzteko izen-ematea zabalik
Interesa duten herritarrek urtarrilaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera
2022·12·23
Gimnasioko abonamendua automatikoki berrituko da urtarrilaren 16an
Baja eman nahi dutenek data hori baino lehen aurkeztu behar dute eskaera udaletxean
2022·12·13
Gabonetako sorkuntza lanen lehiaketa
Aurten ere Kultura batzordeak bi lehiaketa jarri ditu martxan ate joka ditugun jaietarako. Lehiaketa hauek herritarrei zuzenduta daude, eta irabazleek herriko komertzioetan erosteko bonoak jasoko dituzte
2022·12·02
IDIAZABAL. AGENDA 2030.DIAGNOSTIKOA
Idiazabalgo garapen jasangarriaren alde lan egiteko pausu garrantzitsu bat emateko asmoarekin, Idiazabalgo 2030 Agenda osatu nahi da herritarrekin.
2022·11·29
Adinekoentzako udal ostatu zerbitzua arautzen duen erregelamendua
Udal batzarrak 2022ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran Adinekoentzako o udal ostatu Zerbitzua arautzen duen erregelamenduaren aldaketa hasieraz onartzea erabaki zuen.
2022·11·16
Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna
Idiazabalgo Udalak, hainbat ekintza antolatu ditu herriko eragileekin elkarlanean
2022·10·28
HH4-LH6 urte bitarteko asteburuetako aisialdi ekintzetarako izen ematea zabalik.
2022·10·19
Herriaren Agenda eratzeko bideari ekin dio Udalak Garapen Jasagarrirako 2030 Agendaren esparruan
2022·10·17
Kabia haurrentzako guneak ateak irekiko ditu
Urriaren 20an ipuin kontaketa saioarekin eman zaio hasiera Kabiari.
2022·09·29
Idiazabalgo Gaztelekuak bere ateak irekiko ditu
Asteburu honetan Idiazabalgo Gaztelekuak ikasturte berriari hasiera emango dio.
2022·09·29
Ikastaroetako behin betiko zerrenden argitalpena zuzenketekin (2022-2023)
Aurrez argitaratutako zerrendetan atzemandatako akatsak zuzendu ostean, behin betiko zerrenda eguneratuak ikusgai.
2022·09·29
Baserritarren Eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa Idiazabalen
Datorren urriaren 9an, Idiazabalen Baserritar Eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa ospatuko dira. Baserritar Egunak IX. Edizioa izango du, eta Artzai Gazta Txapelketak XXXIX. edizioa.
2022·09·28
Idiazabalgo Hiri Antolamendu Plan Orokorra argitaratu eta onartu da
Plan Orokor hau Idiazabalgo hirigintzaren gidalerro izango da eta datozen urteetako garapena ordenatuko du.
2022·09·27
Ikastaroetako behin betiko zerrenden argitalpena (2022-2023)
Gaur goizean egin den zozketaren arabera, honela geratu dira zerrendak taldeka banatuta (Zerrenda hauek Udaleko sarreran egongo dira ikusgai).
2022·09·20
Ikastaroetako behin behineko zerrenden argitalpena (2022-2023)
Guztira 195 izen emate jaso dira. Kirol ikastaroetan 105, Kultur ikastaroetan 45, Ahalduntzekoetan 20 eta Ongizatekoetan 25 .
2022·09·16
Agenda 2030 osatzeko bilera irekiak
Herriaren agenda eratzeko bideari ekin dio udalak garapen jasangarrirako 2030 agendaren esparruan.
2022·09·13
Mugikortasun astearen III. edizioa Idiazabalen
Europako Mugikortasun astearekin bat eginez, irailaren 16tik 22ra bitarte Mugikortasun astea ospatuko dugu Idiazabalen.
2022·09·01
Emakumeen Ahalduntze eskola, Euskara, Kirola, Kultura eta Ongizatea sailetako eskaintza aukera zabala dago aurten. Ikastaro berriak ere badira.
2022·10·13
Emakumeen Ahalduntze eskola, Euskara, Kirola, Kultura eta Ongizatea sailetako eskaintza aukera zabala dago aurten. Ikastaro berriak ere badira.
2022·07·19
Idiazabalgo herri-bideen inbentarioa
Idiazabalgo herri-bideen inbentarioari hasierako onarpena eman zitzaion 2022ko ekainaren 30ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran, bozka guztiak alde zituela eta 2022ko uztailaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu zen. Urriaren 14a arte jendaurrean jarrita egongo da edonork dokumentua ikusi, aztertu eta, egokitzat joko balu, alegazioak egiteko.
2022·06·20
Gazte Aisian izen ematea zabalik
LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako nerabeei zuzendutako Udako aisialdi eskaintzan izen ematea zabalik dago ekainaren 24ra arte, liburutegian (9:30 - 13:00). Prezioa 60€ (Udaleku irekietan izena emandako LH6ko nerabeak ezik)
2022·06·14
Udalekuetako begiraleek formazio saioa izan dute.
UEMA eta Oinherriren eskutik formazio saioa izan dute udalekuetan parte hartuko duten begireleek
2022·06·06
Igarondo Igerilekuan izen ematea zabalik
Igarondo igerilekuko ateak ekainaren 17an irekiko dira eta denboraldia irailaren 11ra arte luzatuko da. Igerilekuko ordutegia goizeko 11:00etatik 20:00etara izango da.
2022·06·03
San Adrian-a erromesaldia egingo da ekainaren 12an, igandean
Autobusean joateko izen ematea 663 62 61 96 edo liburutegian
2022·05·31
"BAGOAZ" tailerra egin dute LH6ko ikasleek
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Idiazabalgo Udalak eta Aita Iparragirre herri eskolak elkarlanean antolatutako saioa.
2022·05·27
Idiazabal Jai Jai festa asteburuaren balorazio bilera
Datorren asteartean, maiatzaren 31n, ospatu berri den festa asteburua baloratzeko bilera egingo da.
2022·05·25
Gaztelekuko parte-hartze prozesuaren izen-ematea irekita
Parte-hartze prozesuaren partaide izateko aukera du nahi duenak.
2022·05·24
Ahalduntze Eskolako udako ikastaroen izen ematea zabalik
Udara begira antolatu diren ikastaro berrietan izena emateko aukera dago gaurtik.
2022·05·18
Idiazabal Jai Jai festa asteburua ospatuko da ostiraletik igandera bitartean.
2022·05·17
Udalekuetako izen ematea zabalik
Gaur hasi eta maiatzaren 25era arte irekita egongo da izen ematea.
2022·05·16
Arteak hartu zituen herriko kaleak larunbatean
Larunbatean, aire zabaleko pintura lehiaketaren bigarren edizioa egin zen.
2022·05·13
IDIAZABAL JAI JAI festa asteburua iristear
Maiatzaren 20, 21 eta 22an ekitaldiz betetako festa asteburua ospatuko da.
2022·05·11
Zinema gaua egingo da ostiral honetan
Ostiral honetan, LGTBIQ+ gaia ardatz duten Zinegoak jaialdiko sei laburmetraiez gozatzeko aukera izango dute Idiazabaldarrek.
2022·05·09
2022ko udal dirulaguntzen eskaera epea zabalik
Idiazabalgo Udalak ematen dituen dirulaguntzen eskaera epea zabalik dago.
2022·05·04
Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa
Tailerra, maiatzaren 11n, arratsaldeko 17:30etan, Udaletxeko Areto Nagusian, izango da.
2022·05·03
IV.Euskal Gaztaren Azoka ospatuko da asteburuan
Maiatzaren 7an eta 8an, larunbata eta igandea, IV. Euskal Gaztaren Azoka ospatuko da Idiazabalen.
2022·04·29
Liburuaren Nazioarte Eguneko zozketaren saridunak
Gaur egin da liburuaren nazioarte eguneko zozketa.
2022·04·26
Festa batzordearen bigarren bilera
Maiatzaren 20tik 22ra bitartean egingo den festa asteburua antolatzeko bigarren bilera deitu da.
2022·04·25
Musika Eskolaren ikasturte berrirako izen-ematea zabalik
Idiazabalgo Musika Eskolan kurtso berrirako matrikula epea gaur hasi eta maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik.
2022·04·22
Liburuaren eguna ospatzeko egitaraua
Apirlaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango denez, Idiazabalgo Udalak Aita Iparragirre Herri Eskolarekin eta Irakurle Taldearekin egitarau bateratua osatu du.
2022·04·21
Haurren danborradan parte hartzeko izen-ematea zabalik
Maiatzaren 20tik 22ra bitartean herrian ospatuko den festa asteburua haurren danbor hotsek alaituko dute.
2022·04·10
Euskal Gaztaren Azokan postua jartzeko eskaera
2022ko Euskal Gaztaren Azoka maiatzaren 7 eta 8an ospatzen da.
2022·04·07
Idiazabalgo gaztelekuak bere ateak irekiko ditu
Ia bi urtez itxita egon ondoren, apirilaren 30ean irekiko ditu berriz bere ateak Idiazabalgo gaztelekuak.
2022·04·06
Aizkorpeko gaztetxoen jarduera fisikoa sustatzeko ekimena
Aizkorpeko Udalek, Zegama, Segura, Mutiloa, Zerain eta Idiazabal, gazteen jarduera fisikoa sustatzeko Zatoz Kirolera ekimena jarri dute martxan.
2022·04·05
Idiazabalgo Aire Zabaleko II. Pintura Txapelketa
Maiatzaren 14rako, larunbata, Aire Libreko Pintura Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu da.
2022·04·01
Goierriko Pentsiodunek aurkeztutako mozioa onartu zuen atzo Osoko Bilkurak aho batez
Adinekoek eta pentsiodunek zerbitzu horien murrizketen eta digitalizazioaren ondoren, banku-zerbitzuetara jotzeko duten arazo larriaren inguruko zenbait eskaera jasotzen ditu mozioak.
2022·04·01
Ostiralean iritsiko da euskararen aldeko lekukoa
Ostiralean, apirilaren 8an, 18:18tan iritsiko da idiazabala Euskararen aldeko lekukoa.
2022·03·31
Ukrainiaren aldeko esku pilota jaialdia
Datorren asteazkenean, apirilaren 6an, arratsaldeko 19:00tan, Idiazabalgo frontoian esku pilota jaialdi solidarioa egingo da Ukrainaren alde.
2022·03·30
9,6 puntu igo da euskararen erabilera orokorra Idiazabalen
Hizkuntzen kaleko erabileraren neurketaren eramitzak argitaratu berri ditu UEMAk. Azken kale behaketa, 2014. urtean egin zen.
2022·03·29
Liburuaren Nazioarteko Eguneko zozketa
Apirilaren 23an izango den Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, apirileko irakurleen artean zozketa egingo du Udal Liburutegiak.
2022·03·28
Pilarren Ganbara izen-ematea zabalik
Idiazabalgo Ahalduntze Eskolaren txoko berezienak, Pilarren Ganbarak, ateak irekiko ditu apirilaren 4an.
2022·03·25
Lau kamioikada zabor atera dira Goardi Poligonotik
Txukuntze lanak egin berri dira Goardi enpresa poligonoan eta lau kamioikada zabor atera dituzte bertatik, tartean koltxoiak, aparatu elektronikoak, kaleko zaborra...
2022·03·23
Herriko festak antolatzeko batzordea
Udalak, maiatzaren 20tik 22ra festa giroko asteburua antolatzeko festa batzordea deitu du.
2022·03·17
Udaberrilekuetarako izen-ematea
Astelehenean, martxoaren 21ean ireki eta martxoaren 25era arte egongo da zabalik izen-ematea.
2022·03·17
Tramite telematikoak egiteko gida
Online tramiteak egiteko laguntza gida laburra prestatu du Udalak.
2022·03·10
Idiazabalgo Hiri Trafikoa arautzen duen Ordenantza proposamenari ekarpenak egiteko epea zabalik
Apirilaren 5era arte aurkez daitezke ekarpenak
2022·03·07
Ahalduntze Eskolako ikastaroen izen-ematea zabalik
Idiazabalgo Ahalduntze Eskolako ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko.
2022·03·03
Dominika txabolaren erabilera egutegia
Idiazabaldarrek Dominika Txabola noiz duten erabilgarri ikusgai.
2022·03·02
Idiazabalgo Ahalduntze Eskola aurkeztu dute
Gaur goizean, aurkeztu da Idiazabalgo ahalduntze eskola.
2022·03·01
Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzeko egitarau bete-betea
Udalak herriko hainbat eragilekin elkarlanean antolatu duen egitaraua.
2022·02·25
Udalak Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala onartu zuen atzo ospatutako osoko bilkuran
Atzo ospatu zen ohiko osoko bilkuran Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez.
2022·02·22
Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu da
Udalak, Kutxabank eta Laboral Kutxarekin adostu du akordioa
2022·02·17
Herriko zuhaitzen aurkako praktika txarrak
Aste honetan bigarren aldiz, Zepai kalean, 10-12-14 atarien azpiko kale zatian, zenbait zuhaitz gatzez (edo antzeko produktu batez) beteta azaldu dira.
2022·02·17
SALTO Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekua
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, SALTO Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekua antolatu du bosgarren urtez.
2022·02·17
Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa aztergai
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Udalaren eta Aita Iparragirre Herri Eskolaren laguntzarekin, herriko gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertuko du, online egin daitekeen inkesta baten bidez.
2022·02·14
UEMAren HEDATU proiektua aurkeztu da
UEMAk, HEDATU arnasguneen inguruko hezkuntza proiektua aurkeztu du Aita Iparragirre Herri Eskolako klaustroan.
2022·02·11
Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina
Udalak Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina jarri du martxan diseinatu berri dituen orri markatzaile batzuen bidez.
2022·01·27
Pilotari profesionalen partida
Otsailaren 11n, ostiralean, 22:00etan Igarondo pilotalekuan jokatuko dira.
2022·01·25
Bertaratzen direnek Abiatu gailua aurrez-aurre eskatu edota beraien matrikula kontu korronte zenbaki batera lotu ahal izango dute.
2022·01·20
Hemendik aurrera, rokodromoaren erabilirarako beharrezkoa izango da abonamendua ordaintzea.
2022·01·19
Otsailaren 1ean, arratsaldeko 18:30ean, Korrika Batzordea osatzeko lehen bilera ospatuko da Udaletxeko Areto Nagusian.
2022·01·17
Berdez argiztatuko da Udaletxea
Perthes gaixotasun arraroaren kontzientziazio egunarekin bat egingo du Udalak.
2022·01·17
Zergen hobariak eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 31ra arte
Epe horretatik kanpo eskatutako hobariak ez dira aplikatuko. Eskaerak telematikoki Idiazabalgo udaleko webgunetik, edo Udaleko herritarren arreta zerbitzuan egin daitezke. Hobariak urtero eskatu behar dira, desgaitasunari dagozkionak izan ezik. Hauek, Udalak ofizioz aplikatuko ditu.
2022·01·12
2022ko San Blas Jaiak bertan behera geratu dira
Atzo arratsaldean Festa Batzordearen bilera ospatu zen. Bertan, batzordeak baloratu zuen, momentu honetan bizi dugun osasun egora dela eta, ez dela baldintzarik ematen guztiok gozatzeko moduko Sanblasak antolatzeko eta ospatzeko.