Berriak
Atzealdea

San Blas jaietako pilota partidarako sarrerak salgai

Urtarrilaren 16an eta 17an erosi ahal izango dira udaletxeko Areto Nagusian

2024·01·10


Datorren urtarrilaren 16 eta 17an, astearte eta asteazkena, salgai jarriko dira otsailaren 3an, larunbata, ospatuko den Binakako Txapelketako pilota partidarako (ELORDI–REZUSTA vs ARTOLA–IMAZ) kantxako sarrerak, ordutegi hauetan:

– Asteartean, urtarrilaren 16an, 14:30-16:30.

– Asteazkenean, urtarrilaren 17an, 14:30-16:30.

Udaletxeko Areto Nagusian salduko dira.

Sarrera bakoitza 30 euroan salduko da. Pertsona eta eguneko 6 sarrera hartu ahal izango dira gehienez ere. Sarrerak erosteko ilaratik txanda eman eta alde egiten duenak bere lekua galduko du. Ilara uzten bada ez da lekua errespetatuko.

Sarrerak TXARTEL BIDEZ SOILIK ordaindu ahalko dira, esku dirutan ordainketarik ez da onartuko.