Berriak
Atzealdea

San Blas festetako egitaraua prest

Urtarrilaren 26an hasi eta otsailaren 4ra arte iraungo dute jaiek

2024·01·19


2024ko San Blas jaietako egitaraua prest dago jada. Hemen sakatuta ikus dezakezu Udalak herritarrekin eta elkarteekin elkarlanean antolatutako egunez eguneko ekitaldi sorta.

Iaz bezala, Lexuri Iparragirre herritarrak egin du liburuxkaren azala. 

Aurten ere mota guztietako kultur eta kirol ekitaldiak izango dira jaietan, horietako batzuk tradizio luzekoak: Txistularien Alardea, Herri Krosa, Txirrindulari Lasterketa, haurren eta helduen danborradak... Horrez gain, iaz arrakasta handia izan zuen herri kiroletako desafioa errepikatu egingo da -oraingoan herriko Makalaaak taldea Ampoko beteranoen aurka-, gaueko kontzertuetan herriko bi talde -Starblues eta MuniZZ- eta Janus Lester izango ditugu besteak beste, eta umeak dantzan jartzeko Xaibor etorriko zaigu.

Horrez gain, mariachiak izango ditugu, paella bazkaria eta sagardotegiko afaria, euskal dantza eta dantza modernoko emanaldiak, bertsolariak, batucada... 

Jaiez gozatzea baino ez da geratzen, beti ere alatasunez, errespetuz eta maitasunez, inolako eraso edo indarkeria motarik onartu gabe.