Berriak
Atzealdea
San Adriango erromesaldia ekainaren 4ean izango da
Autobusean joateko izen ematea zabalik dago maiatzaren 31 arte
2023·05·24
Urteroko tradizioa den San Adriango erromeria ekainaren 4ean egingo da aurten. Ohiko egitaraua izango du ospakizunak: goizeklo 7:30ean izango da irteera plazatik, eta ondoren Otzaurteko Bentatik abiatuko da San Adrian arteko ibilaldia. Aurten ere alkate-makil trukaketa egingo dute eta Zegama eta Segurako herriek mokadu bana eskainiko dute. 14:00ak aldera izango da iritsiera Idiazabala.
Arratsaldean San Adrian pilota txapelketa hartuko du Igarondo pilotalekuak.
Otzaurtera autobusean joan nahi duenak izena eman behar du maiatzaren 31 baino lehen. Bi bide ditu horretarako: 6969690887 telefono zenbakia eta liburutegia.