Berriak
Atzealdea

Musika Eskolaren 2023-2024 ikasturtean izena emateko epea zabalik

Maiatzaren 14a arteko epea dago izena emateko udaletxean

2023·05·02


Gaur hasi eta maiatzaren 14a bitartean egongo da zabalik Idiazabalgo Musika Eskolaren 2023-2024 ikasturtean izena emateko epea. Eskabideak hemendik deskargatu daitezke edo udaletxeko Arreta Zerbitzuan eskuratu. Ikasle guztiek izen-emate orria bete eta erregistratu beharko dute, online www.idiazabal.eus webgunean edota aurrez-aurre udaletxean bertan. Azken kasu honetan, honako hau da ordutegia: astelehenetik ostegunera 7:30-14:30 eta ostiraletan 7:30-14:00.

Eskolako zuzendaritzak jakinarazi bezala, ordutegi eta egunak finkatzeko bilera bat egingo da aurrerago .Musika eskolak eskaintzen dituen zerbitzu zein musika instrumentuen inguruko informazioa eskuorri honetan dago jasota.