Berriak
Atzealdea

Mugikortasun astea Idiazabalen

Europako Mugikortasun astearekin bat eginez, irailaren 16tik 22ra bitarte Mugikortasun astea ospatuko dugu Idiazabalen.

2023·09·11


2023ko Mugikortasun astea.

Idiazabalen Europako Mugikortasun astearekin bat eginez, idiazabaldarrek dituzten mugikortasun jasangarriaren aukerak kaleratu nahi dira. Aurtengo gaia eraginkortasun energetikoa da eta leloa konbinatu eta mugitu!

EGITARAUA

Irailak 17: Mugikortasun ibilbidea. 12:00 Futbitotik aterata, Idizabalen barrena. Biziklown-ek girotua.

Irailak 18: Bide segurtasun ikastaroa. LH5eko ikasleei zuzendutako ikastaroa.