Berriak
Atzealdea

Korrika martxoaren 23an pasako da Idiazabaldik

Euskararen aldeko lasterketari harrera egiteko batzordearen lehen bilera urtarrilaren 24an egingo da.

2024·01·11


Martxoaren 14an Irundik abiatuko da 23. Korrika, eta 24an  iritsiko da Baionako helmugara. Hamar egunez Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko ekimenak, eta ibibide horretan Idiazabaldik ere pasako da. Martxoaren 23an, goizeko 9:49an, iritsiko da Korrika gure herrira.

Korrikarekin lotutako ekintzak antolatzeko batzordeak urtarrilaren 24an egingo du lehen bilera irekia, udaletxeko Areto Nagusian, 18:00etan hasita. Herritar eta eragile guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta zaudete.