Berriak
Atzealdea

Kalakan ikusteko sarrerak salgai

Abenduaren 29an izango da kontzertua eta sarrerak Liburutegian eta online daude salgai

2023·12·18


Kalakan bikoteak abenduaren 29an eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai daude. Kontzertua Zelaako kiroldegian izango da, 22:00etan hasita.

Sarrerak 10 euroan daude salgai, Liburutegian, honako ordutegian: 10:30-12:30 eta 16:30-19:30 (ostiralean 19:00ak arte). Abenduaren 25etik aurrera Liburutegia itxita egongo denez, sarrerak udaletxeko arreta zerbitzuan salduko dira. 7:30-14:30 ordutegian. 

Horrez gain, sarrerak online erosteko aukera dago, esteka honetan: https://tickets.kutxabank.es/#/eu/detalle/291223KALAKAN@Janto_KB/ZELAA