Kabia haurrentzako guneak ateak irekiko ditu
2023·10·10
2023-2024 ikasturtea martxan dugu Kabian ere.
Ikasturteari hasiera emateko Argi Beltz Tailerra antolatu da bertan, urriaren 26an arratsaldeko 17:00etan.
Tailerra, 2019-2020-2021 urteetan jaiotako haurrei eta beraien gurasoei zuzendua dago.
Leku mugatuak daude eta izena eman behar da ekintza parte hartzeko.
Ekintzarako izen ematea, liburutegian, whatsapp-ez 663626196 (Alazne) zenbakian edo berdintasuna@idiazabal.eus helbidean egin daiteke.
Kabia espazioko izen ematea eta espazioa erabiltzeko oharrak:
0-6 urte bitarteko haurren gunean izena ematen duten haurrek guraso edo heldu baten laguntza izan beharko dute bertaratzeko.
Izen ematea, urriaren 26an bertan, online edo liburutegian izango da, ohiko ordutegian.
Sarrera irteerak txartel elektroniko bidez egingo da. Aurrez txartela duenak, Udalean txartelaren konprobaketa egitea komeni da, iraungita badago berriz baimentzeko. Txartelik ez duenak 5€ ordaindu behar ditu, izen ematean zehaztuz.
Zerbitzuaren ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera 17:00--19:00
- Larunbatak, igandeak eta jai egunak 11:00-13:00 / 17:00-19:00