Hirigintza eta Eraikuntza ordenantza proposamenari ekarpenak egiteko epea zabalik
2023·09·27
Idiazabalgo Udaletxea Hirigintza eta Eraikuntzako Ordenantzak prestatzen ari da.
Arauaren hasierako onespena baino lehen herritarrek Ordenantza horren inguruan daukazuen iritzia ezagutzeko, datorren urriaren 23arte epea zabalik dago. Horretarako, Ordenantzako aurkibidean ikusten den gairen baten inguruan zer esanik baduzue, edo agertzen ez den asunturen bat jorratzea nahi baduzue, Udaletxean, erregistro orokorretik, egin ditzakezue ekarpenak.
Partaidetza tramite hau lagungarria da ondorengoetan sakontzeko (39/2015 Legeko 133.artikulua) :
a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
b) Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
c) Arauaren helburuak.
d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.