Berriak
Atzealdea

Gaztelekuko gabonetako ekintzak

Izena emateko epea abenduaren 19 arte dago zabalik, liburutegian eta gaztelekuan.

2023·12·05


Abenduaren 26, 28 eta 30ean eta urtarrilaren 2tik 4ra Gaztelekuan ekintza bereziak egingo dira.

Honakoak izango dira gauzatuko diren ekintzak:

  • Abenduak 26: Sukaldaritza (16:30-19:30), LH6ko gazteentzako.
  • Abenduak 28: Sukaldaritza (16:30-19:30), DBH 1eko gazteentzako.
  • Abenduak 30: Sukaldaritza (16:30-19:30), DBH2-3ko gazteentzako.
  • Urtarrilak 2: Gaztelekua eraikitzen, pareta pintaketa, (16:30-19:30), maila guztietako gazteentzako.
  • Urtarrilak 3: Txuri Urdinera irteera, (14:00-21:00), maila guztietako gazteentzako. 5€ko tasa jarri beharko da izen ematearekin batera.  Irteera herriko plazatik, 14:00etan eta itzulera 21:00etan. Norberak bere bazkaria eraman beharko du. LH6koek norberak bere kaskoa eraman behar du.    
  • Urtarrilak 4: Gaztelekua eraikitzen, pareta pintaketa (16:30-19:30), maila guztietako gazteentzako.

Ekintzetan parte-hartzeko izena eman behar da. Izena emateko epea abenduaren 4tik 19ra izango da Gaztelekuan edo liburutegia.