Berriak
Atzealdea
Gaztelekuaren irekiera
Datorren larunbatean, urriak 7, Gaztelekuak aterak irekiko ditu 2023-2024 ikasturteari hasiera emanaz.
2023·10·02
Idiazabalgo gaztelekuak asteburu honetan ekingo dio ikasturte berriari.
Zerbitzua ohiko ordutegian irekiko da 16:30-19:30 bitartean. Adin tarte bakoitzak bere ordutegia izango du, hasiera batean zerbitzuaren ordutegiak eta adin tarteak honela banatuko dira:
- LH6: arratsaldeko 16:30--17:30 bitarte
- DBH1: arratsaldeko 17:30--18:30 bitarte
- DBH2-3: arratsaldeko 18:30--19:30 bitarte
Ordutegi hau behin behinekoa izango da eta ondoren nerabeekin zehaztuko dira txandak.
Gaztelekuan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako Gaztelekuan bertan edo liburutegian eman daiteke.
Hemen duzu bete beharreko inprimakia.
Gurasoei zuzendutako aurkezpen saioa urriaren 23an, arratsaldeko 18:00tan gaztelekuan bertan egingo da.