Berriak
Atzealdea
Etxeko lehen sorospenak eta arriskuen prebentziorako ikastaroa
14 orduko doako ikastaroa
2023·06·05
Adin-etxe elkartea, Cebank eta Idiazabalgo Udalak elkarlanean 14 orduko doako ikastaroa antolatu da.
Ikastaroaren helburuak:
- Etxeko arriskuen aurreikuspena egin eta osasunaren prebentzio eta/edo babes ekintzak zehaztea, arrisku faktoreak minimizatuz eta istripu edo ezbeharren kasuan lehen sorospenenerako osasun neurriak aplikatuz.
- Ezbeharren aurrean prebentzio eta segurtasun sistemak ezagutzea eta aplikatzea, bere mantenua eta erabilera potentzial egokia bermatzeko asmoz.
- Etxeko ezbehar edo istripu egoera baten aurrean jarduera prozedura identifikatzea. Lehen Sorospenak.
- Etxeko jarduera garatzeko higiene-osasun baldintzak identifikatzea
Ikastaroko edukiak:
- Etxeko segurtasuna
- Elikagaien segurtasuna
- Lehen sorospenak
- Higienearen eta ingurumenaren kalitatea
Ikastaroko egunak: ekainak 14 / 20 / 21 / 28 / 29 eta uztailaren 4 / 5
Ikastaroko ordutegia: 17:30-19:30
Izen ematea 663626196 (Alazne) telefonora deituta, ekainaren 12ra arte. Ikastaroan 55 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute.