Berriak
Atzealdea

Batzorde informatiboetan parte hartzeko izen-ematea zabalik irailaren 15a arte

Zortzi batzorde izango dira legegintzaldi honetan eta bi hilean behin egingo dira

2023·08·29


Maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren zabalduriko legegintzaldi berrian udaleko batzorde informatibo irekietan parte hartzeko aukera izango dute Idiazabalgo herritarrek. Horretarako, izena eman beharko dute irailaren 15a baino lehen udaletxean -bertara etorrita edo telefonoz deituta- eta adierazi zein batzordetan hartu nahi duten parte.

Zortzi batzorde informatibo ireki izango dira legegintzaldi honetan:

  • Hirigintza
  • Hezkuntza eta Berdintasuna
  • Kultura, Euskara eta Gazteria
  • Herri garapena
  • Ingurumena eta energia
  • Kirola
  • Ongizatea
  • Landa eremua

Batzorde informatiboak bi hilean behin egingo dira -Hirigintzakoa izan ezik, hilero izango baita-, arratsaldeko ordutegian, udaletxean.