Berriak
Atzealdea

Aire zabaleko III. pintura lehiaketa

Ekainaren 3an egingo da, hiru kategoriatan banaturik. Lehiaketaren oinarriak ikusgai daude jada

2023·05·08


Ekainaren 3an Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren hirugarren edizioa egingo da Idiazabalen. Lehiaketa honen bitartez, herriko ondarea jasotzen duten pintura lanak bildu nahi dira partaideen sormenaz baliatuz.

Aurtengoan ere, hiru kategoria egongo dira: 

- A kategoria: 16 urtetik gorakoak

- B kategoria: 13-15 urte bitartekoak

- D kategoria: 9-12 urte bitartekoak

Partaide guztiek 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte egindako margolanak. Aurkezten diren lanen teknika zein materiala librea izango da eta parte hartzaile bakoitzak bere materiala ekarri beharko du. Margolanak baloratzeko garaian, kontuan hartuko da lanaren originaltasuna, kalitatea, diseinua eta zailtasun maila. 

Lehiaketaren oinarriak ikusteko, sakatu hemen.