2023-2024 ikasturterako ikastaroen eskaintza
2023·09·01
IKASTARO ESKAINTZAREN ESKUORRIA
IZENA EMATEKO EPEA: IRAILAK 15
Eskabideak online edo Liburutegian egin ahalko dira.
- Liburutegian:
- Goizez: 09:30-13:00.
- Irailaren 11tik 15era, arratsaldez ere: 16:30-19:30.
- Online: www.idiazabal.eus
Sail bakoitzak bere izen-emate orria edo tramitazioa du. Behar duzuna bete, eta zalantzarik baduzu deitu lasai Udaletxera: 943-187100.
EPEAK:
- Irailak 15: Izena emateko epearen amaiera.
- Irailak 20: Behin-behineko zerrenden argitalpena.
- Irailak 27: Zozketa eta behin-betiko zerrendaren argitalpena.
- Urriak 2: Ikastaroen hasiera.
- Urriak 16: Kirol ikastaroetako probaldi eta baja eskaera egiteko epearen amaiera
Kirol ikastaroetan 2 asteko probaldia egongo da. Probaldiaren epea amaitu ondoren egiten diren bajak %100 ordaindu beharko dira.
Kirol ikastaro guztiak 16 urtetik gorakoei zuzenduak daude, Gaztefit izan ezik.
ESKABIDEA ONLINE EGITEKO (IZEN-EMATE ORRIA EZ DA ATXIKITU BEHAR): (Tramite telematikoak egiteko gida)
ESKABIDEA AURREZ-AURRE LIBURUTEGIAN EGITEKO (ONLINE EGITEKO EZ DA BEHAR):
Egin nahi duzun ikastaroko sailari dagokion izen-emate orria deskargatu (A051-Ahalduntze eskola, A050-Ongizate ikastaroak, A030-Kultur ikastaroak, A031-Kirol ikastaroak), hura bete zure datuekin eta liburutegian aurkeztu.