Berriak
Atzealdea
Zinema gaua egingo da ostiral honetan
Ostiral honetan, LGTBIQ+ gaia ardatz duten Zinegoak jaialdiko sei laburmetraiez gozatzeko aukera izango dute Idiazabaldarrek.
2022·05·11
Zinegoak jaialdiak, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdia, sexu-aniztasunak ematen duen guztia zinema zein arte eszenikoen bidez erakustea du helburu; LGTBIQ+ pertsona edo gaiaren bidez, kolektibo horren eskubideen zein askatasunen inguruan hausnartzeko.
Hori dela eta, Idiazabaldarrek, ostiral honetan, maiatzak 13, 21:30ean Pilarreneako ganbaran jaialdi honetako hurrengo sei laburmetraiez gozatu ahal izango dute.