Udalekuetako izen ematea zabalik
2022·05·17
2010 eta 2019 urte artean jaiotakoentzat zuzenduta dago aisialdi zerbitzu hau. Ordutegia 9:30etatik 12:30etara artekoa izango da. Aurten, gainera, interesa duten guztiek izena txandaka emateko aukera izango dute:
- 1.Hamabostaldia: Ekainaren 27tik uztailaren 8ra……………….60€
- 2.Hamabostaldia: Uztailaren 11tik uztailaren 22ra………..…….60€
- Hilabete osoa: Ekainaren 27tik uztailaren 22ra…………………120€
***Familia ugariagatik hobaria hirugarren kideari eta hurrengoei: %50
Udalekuetarako izen ematea zabalik egongo da maiatzaren 25era arte. Eskabideak online (www.idiazabal.eus webgunean) edota Liburutegian aurrez-aurre egin ahalko dira astelehenetik ostegunera 10:30-12:30 eta 16:30-19:30 eta ostiraletan 10:30-12:30 eta 16:30-19:00.
Udalekuetan parte hartu nahi duten haur guztiek bete beharko dute izen emate orria. Prozedura errazteko ahaleginetan dokumentu batean jarri da eta baimen guztiak markatuak jarri dira.
EPEA ITXITA ESKABIDEA AURREZ-AURRE EGITEKO:
1. Izen emate orria deskargatu, bete eta udaletxeko Arreta Zerbitzuan edo liburutegian aurkeztu.
EPEA ITXITA ESKABIDEA ONLINE EGITEKO: (Tramite telematikoak egiteko gida)