Berriak
Atzealdea

San Blasetako pilota partidarako sarrerak salgai

Urtarrilaren 23an eta 24an erosi ahal izango dira udaletxeko Areto Nagusian, 15:00etatik 16:30etara

2023·01·18


Datorren urtarrilaren 23 eta 24ean, astelehena eta asteartea, salgai jarriko dira otsailaren 4ean larunbata, ospatuko den Binakako Txapelketako Pilota partidarako (ELORDI–ZABALETA vs PEÑA II–MARIEZKURRENA II) kantxako sarrerak, ordutegi hauetan:

– Astelehenean, urtarrilaren 23an, 15:00etik 16:30etara.

– Asteartean, urtarrilaren 24ean, 15:00etatik 16:30etara.

Udaletxeko Areto Nagusian salduko dira.

Pilota partiduen sarrera bakoitza 30€an salduko da. Pertsona eta eguneko 6 sarrera hartu ahal izango dira gehienez ere. Sarrerak erosteko ilaratik txanda eman eta alde egiten duenak bere lekua galduko du. Ilara uzten bada ez da lekua errespetatuko.

Sarrerak TXARTEL BIDEZ SOILIK ordaindu ahalko dira, esku dirutan ordainketarik ez da onartuko.