Berriak
Atzealdea

2023ko San Blas jaietarako egitarau bete-betea osatu du Festa Batzordeak

Urtarrilaren 27tik otsailaren 5a bitartean ia 30 ekitaldiz gozatzeko aukera izango da

2023·01·24


Hiru urte igaro ondoren, San Blas jaiak berriz normaltasunez eta murrizketarik gabe ospatu ahal izango ditugu aurten. Urtarrilaren 27an hasiko dira herriko festak -Axaria otsailaren 2an jaitsiko da- eta otsailaren 5ean amaituko dira. Egun horietan ia 30 ekitaldi izango ditugu, adin eta zaletasun ezberdinetako herritarrak asetzeko modukoak.

Beste behin ere, azpimarratu behar da herriko elkarte eta eragileek Festa Batzordearen bidez antolaketan egindako ekarpen handia, haien laguntzarik gabe ezinezkoa bailitzateke halako eskaintza oparoa osatzea. Halaber, beste herritar batek, Lexuri Iparragirrek, egin du aurtengo egitarauaren azala.

Sanblasetan ohikoak diren ekitaldiak ez dira faltako aurtengo egitarauan: txistulari alardea, herri krosa, txirrindulari lasterketa, haur eta helduen danborradak, goitibehera txapelketa... Baina horiez gain, musika kontzertuak, dantza emanaldiak, pilota partidak, herri kirolak, paella bazkaria eta sagardotegiko afaria, bertso saioa eta beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dugu Idiazabalen. 

Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen