Rokodromoaren erabilera
2022·01·20
2022 urterako ordenantza fiskaletan jasotzen den bezala, hemendik aurrera rokodromoaren erabilerarako beharrezkoa izango da tasak ordaintzea, .
Tarifak:
a.Urte osoko abonamendua | 15€ |
b.Sei hilabeteko abonamendua | 10€ |
Gainontzeko kasuetan, Gizarte Sailaren txostena beharrezkoa izango da.
****Salbuespena aitortzen zaie bizikidetza-unitatea DSBE edo GLL jasotzen duten pertsonei, eta Gizarte Zerbitzuen Sailak txosten teknikoa igortzea derrigorrezkoa izango da.
Hori dela eta, interesa duten guztiek, jarraian dagoen izen-emate orria erregistratu beharko dute udaletxean edo webgunean Otsailaren 15aren aurretik. Covid ziurtagiria udaletxean aurkeztea beharrezkoa izango da, oraindik egin ez bada.
Bestalde, jakinarazten zaizue, izen-emate orrian azaldu bezala, baja eskaera orria bete eta udaletxean erregistratu ezean, automatikoki berrituko dela izen ematea urtez-urte.
Gauzak horrela, Otsailak 15 iritsi eta izena eman ez dutenei, rokodromoko sarrera txartela baliogabeztatuko zaie.