Ostiralean iritsiko da euskararen aldeko lekukoa
2022·04·01
Pandemiagatik bertan behera gelditu ondoren, hemen da bi urte beranduago Korrikaren 22. Edizioa. Aurtengoarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko dira beraien ibilbidean adierazi duten konpromezuagatik eta ekinagatik. Hitzekin" lelopean, euskararen aldeko lekukoak Euskal Herri guztia zeharkatuko du. Atzo hasi zen Amurrion eta Apirilaren 10ean Donostiara iritsiko da.
Idiazabalgo Udalak bat egin du Euskararen aldeko ekimenarekin, kilometroa erosiz. Ostiralean, apirilaren 8an, arratsaldeko 18:18etan iritsiko da herrira. Bost kilometrotako ibilbidea izango du Idiazabalen, herriko zenbait eragile eta enpresek ere bat egin dutelako Korrikarekin:
- 2121. Kilometroa: Ampo (San Inazioko ermitako biribilgunea/Arizkorreta)
- 2122. Kilometroa: Udal langileak eta Udala (Arizkorreta/Elizako autobus geltokia)
- 2123. Kilometroa: Herri Eskola (Elizako autobus geltokia/Zubi Ondo)
- 2124. Kilometroa: EH Bildu/Kimu (Zubi Ondo/Geronimoenea)
- 2125. Kilometroa: Illati Euskara Elkartea / IGA (Geronimoenea/ Nipon Gases)
Egun berezi bat izan nahian, herriko hainbat eragileek elkarlanean ondorengo programazio bateratua antolatu dute: