Berriak
Atzealdea
Neomak-en kontzerturako azken sarrerak salgai udaletxean
Zelaa kiroldegian izango da emanaldia, datorren ostiralean
2022·12·28
Neomak taldeak datorren ostiralean eskainiko duen kontzerturako azken sarrerak salgai daude udaletxean. Bertan erosi ahal dira, 10:00etatik 13:30etara bitartean, 10 euroko salneurrian.
Emanaldia Zelaa kiroldegian izango da, 22:00etan hasita, eta ez Elizan, hasieran aurreikusita zegoen bezala. Kontzertuak ikusmin handia piztu du eta litekeena da sarrera guztiak saltzea.