Berriak
Atzealdea
Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina
Udalak Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina jarri du martxan diseinatu berri dituen orri markatzaile batzuen bidez.
2022·02·11
Ez utzi biharko gaur irakurri dezakezuna lelopean, Idiazabalgo Udalak orri-markatzaileak diseinatu ditu. Kanpaina honekin, irakurzaletasuna bultzatzeaz gain, liburutegiaren aurtengo ordutegiaren berri eman nahi da.
Herri eskolako ikasle guztien artean banatuko dira irakurketarako arra pizteko asmoz.
Idiazabalgo orri-markatzailea eskuratzeko interesa duten guztiek liburutegian jaso ahal izango dute doan. Hura edukita, bidaiaz gozatzera!