Berriak
Atzealdea

Idiazabalgo Udala ATZEGIZALE da

15 egunez udaleko balkoian Atzekogiko irudia egongo da.

2022·11·16


Atzegi adimen desgaitasuna duten pertsonen eta euren familien elkartea da. Gipuzkoa mailan egiten du lan, gizarte sentsibilizatuago eta inklusiboago baten aldeko apostua eginez.

Sentsibiliziazio lan horretan, Gipuzkoako eragileen parte hartzea eskatu dute eta Udalak aho batez onartu du eskaria. 15 egunetan izango dugu murala jarrita.

Atzegizalea izatea adimen desgaitasuna duten pertsonak onartu, errespetatu eta benetako gizarteratzearen alde lerrokatzea da.