Idiazabalgo herri-bideen inbentarioa
2022·07·19
Inbentario hau 2017an Eguzki Ihintza Ingurumen Zerbitzuak SL enpresak osatu bazuen ere, orain arte ez da Batzordetik pasa, eta berez, ez da ofiziala izateko tramitazioa bukatu. Inbentarioa osatzeko kartografiaren azterketa, aintzinako testuen eta eskrituren aipamenak, eta testigantzen bilketa egin zen.
Idiazabalen, beste herrietan gertatzen den bezala, bideen titulartasunari, eskubideei, baliagarritasunari, ohiturei eta jurisprudentziari buruzko eztabaidak, arazoak eta auziak gertatzen dira, iritzi eta interpretazio desberdinen ondorioz.
Era berean, ekainaren 13ko 1372/1986ko Errege Dekretuak, Toki Erakundeen Ondasunen Araudiak onesten duenak, toki erakundeen ondasun eta eskubideen inbentario lanak egitera behartuta daudela adierazten du, hauen izaera edo eskuratze modua edozein izanda ere.
Era berean, jabegoari dagokionez, herri-bideak arautzea titulartasuna duen administrazioari dagokio, eta beraz, bide partikularren gainean eskuduntzarik ez duela ulertzen da.
Honi guztiari irtenbidea eman nahian, Idiazabalgo Udalak bere udalerriko 21 landa lurreko bide zein hauen adarren ikerketa egin eta udal eskumenekoak direnen inbentarioa osatzea erabaki zuen, eta orain, 2017an egindako lana tramitatu eta legeztatu nahi da.
Proposamena ikusgai
Behin-behineko proposamena urriaren 14a bitarte izango da ikusgai udaletxean: astelehenetik ostiralera, 8:30tatik 13:00etara. Hala ere, sakonago bideren bat aztertzeko hitzordua jartzea gomendatzen da eta horretarako ezinbestekoa izango da aurretik ordua hartzea 667205109 telefonoaren bidez edo landa@idiazabal.eus helbidera idatziz
Herri bideen inbentarioa deskargatu kontsultarako
Mapa kontsultatu
Google Earth programa erabilita mapa kontsultatu ahal izateko artxiboa deskargatu.