Berriak
Atzealdea

Idiazabalgo Gaztelekuak bere ateak irekiko ditu

Asteburu honetan Idiazabalgo Gaztelekuak ikasturte berriari hasiera emango dio.

2022·09·29


Zerbitzua LH6, DBH1 eta DBH2ko gaztetxoen topaleku izango da eta Udaletxe zaharreko 3.solairuan kokatuko da. Izena ematea Liburutegian edo Gaztelekuan bertan egin behar da.

Gaztelekuko ordutegia larunbat eta igandeetan 16:30-19:30 bitartekoa izango da.

Zerbitzuaren aurkezpena egiteko urriaren 5ean asteazkena, arratsaldeko 18:30etan gurasoei zuzenduriko bilera bat burutuko da gaztelekuan bertan.