Berriak
Atzealdea

Idiazabalgo 2030 Agenda

Herriaren Agenda eratzeko bideari ekin dio Udalak Garapen Jasagarrirako 2030 Agendaren esparruan

2022·10·19


2030 Agendak, Nazio Batuen Erakundeak adostutako 17 helburu jasotzen ditu, arlo ezberdinetakoak. Idiazabalen ere Idiazabalgo 2030 Agenda osatzeko prozesua abian da, helburu horiek lortzeko eta garapen jasangarriaren alde lan egiteko.

Herriko ikuspegi eta pertzepzio ezberdinak jaso, eta diagnostikoa osatzeko, Idiazabalgo herritarren sektore ezberdinekin elkarrizketak antolatu ditu Udalak Irailean eta urrian zehar: Ongizatea, Adinekoak, Merkatariak, Industria, Landa-Natura-Ingurumena eta Kirola-Kultura-Euskara.

Ikuspegi zabalago bat izate aldera, hezkuntzako eragileekin eta gazteekin bereziki,  azken saio bat antolatzea erabaki da datorren urriaren 27an, osteguna, 18:00etan Udaletxeko areto nagusian.

Prozesua, dena den, guztiz irekia da, eta bere ekarpena egin nahi duen edozein herritarrek parte hartzeko aukera izango du.  Egingo den elkarrizketa saio honetan parte hartzeko interesa dutenek 667 20 51 09 telefono zenbakira deituta dezakete informazio gehiago lortu eta izena emateko.

Azaroan, herritarrak bilera batera deituko ditu Udalak diagnostikoaren emaitzak aurkeztu eta 2030era begirako ikuspegia lantzen hasteko. Prozesuaren ondorengo urratsen berri ematen jarraituko du Udalak.

Lan hau, Laia Koop.  enpresari esleitu zaio. Kontratuaren zenbatekoa 15.000 eurokoa da eta Gipuzkoako Foru Aldunditik %80ko laguntza jaso da.