IDIAZABAL JAI JAI festa asteburua iristear
2022·05·13
Astebete baino ez da gelditzen IDIAZABAL JAI JAI festa asteburua ospatzeko. Pandemiagatik 2022ko San Blasak bertan behera uzteko erabakia hartu bazen ere, osasun egoerak hobera egin ahala festa asteburu bat antolatzeko konpromezua hartu zuen Festa Batzordeak Udalarekin batera. Gauzak horrela, festa batzordea martxoan elkartzen hasi zen festa asteburu borobil bat antolatu nahian.
Bileretara herritar asko gerturatu dira, eta guztiak asteburu polit bat antolatzeko gogoz. Horren adibide, elkarlanean osatu duten egitaraua; herritarren elkarlanetik sortua, eta oraingoa gainera herritar batek egina. Izan ere, egitarauko marrazkiak Idiazabalgo Maddi Caamañoren obra dira, iazko Aire Libreko Pintura lehiaketako haurren kategoriako irabazlea.