Berriak
Atzealdea

Herriko festak antolatzeko batzordea

Udalak, maiatzaren 20tik 22ra festa giroko asteburua antolatzeko festa batzordea deitu du.

2022·03·23


Pandemiagatik 2022ko San Blasak bertan behera uzteko erabakia hartu zen. Orain, ordea, osasun egoerak hobera egin duela aprobetxatuz, Udalak, bi urtetan ospatu ez diren festak ospatzeko asteburu bat gorde du, maiatzaren 20an hasi eta 22ra artekoa.

Gauzak horrela, herritar zein eragile ezberdinen artean asteburu polit bat antolatzeko asmoz, festa batzordea deitu du datorren astearterako, martxoaren 29rako. Bilera, udaletxeko Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 18:30ean.