Haurren danborradan parte hartzeko izen-ematea zabalik
2022·04·21
Martxoaren 29an egindako festa batzorde bileran adostu bezala, maiatzaren 20tik 22ra bitartean egingo den festa astebururako, haurren danborrada antolatu da. Gauzak horrela, maiatzaren 22an, arratsaldeko 17:00etan, herriko haurrek danbor hotsekin alaituko dituzte herriko kaleak.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi entsegu egun zehaztu dira: apirilaren 30ean eta maiatzaren 14an, arratsaldeko 17:30ean Igarondo pilotalekuan.
Jantzi banaketa, maiatzaren 14an egingo da Udaletxe zaharrean arratsaldeko 19:00etan. Hauen bilketa, berriz, ekainaren 3an egingo da, leku eta toki berdinean.
Haurren danborradan parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute aurrez, izen-ematea online eginez apirilaren 29aren aurretik edota apirilaren 30ean egingo den entseguan aurrez-aurre.