Berriak
Atzealdea

Haurren eta helduen danborradetan izena emateko epea zabalik

Haurren danborradarako udalaren web orrian edo urtarrilaren 14ko lehen entseguan egin daiteke

2022·12·29


2023ko San Blas jaietako haurren eta helduen danborradan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada. Hurrengo urtean festak honako egun hauetan izango dira: urtarrilaren 27, 28 eta 29 eta otsailaren 2, 3, 4 eta 5. Haurren danborra urtarrilaren 29an izango da (16:30), eta helduena otsailaren 3an (20:30).

Haurren denborradan izena emateko bi bide dituzte herritarrek: udalaren web orriko esteka honen bidez (urtarrilaren 11 da azken eguna) edo urtarrilaren 14an, 17:30ean, Igarondo pilotalekuan egingo den lehen entsegura agertuz. Astebete geroago, urtarrilaren 21ean, bigarren eta azken entsegua egingo dute, ordu eta leku berean.

Helduen danborradan izena emateko Xaloa eta Odei tabernetan eta liburutegian dauden orriak bete behar dira, urtarrilaren 16a bitartean.