Berriak
Atzealdea
Gimnasioko abonamendua automatikoki berrituko da urtarrilaren 16an
Baja eman nahi dutenek data hori baino lehen aurkeztu behar dute eskaera udaletxean
2022·12·23
Kale Nagusia 47ko gimnasioan urte osorako abonamendua dutenei automatikoki berrituko zaie abonamendua urtarrilaren 16an. Aldiz, 2023. urterako baja eman nahi duenak data horren aurretik aurkeztu beharko du baja eskaera udalera bertaratuta edo www.idiazabal.eus webgunearen bidez telematikoki.