Berriak
Atzealdea
Egoerara egokitutako Gabonetako egitaraua
Egoerara egokitutako Eguberrietako agenda aurkeztu du Udalak
2021·12·17
Eguberri jaietarako egitaraua aurkeztu du Idiazabalgo Udalak. Hasiera batean agenda bete-betea antolatu bazuen ere, osasun egoerak okerrera egin izanagatik eta indarrean sartu berri den araudiagatik, zenbait aldaketa egin behar izan ditu. Gauzak horrela, ekintza batzuk bertan behera gelditu dira, eta beste batzuk aldiz, egokituak izan dira. Esan gabe doa, egoeraren arabera, egitarauak moldaketa gehiago izan ditzakeela.