Berriak
Atzealdea

Euskal Pilota Egokituko Txapelketa Idiazabalen hasiko da, larunbatean

Adimen urritasuna eta gurpil aulkian kategorietako partidak hartuko ditu Igarondo pilotalekuak

2023·01·11


Hirugarren aldiz, Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketa hartuko du Idiazabalek. Aurten, gainera, hasiera emango dio txapelketaren 13. ekitaldiari. Datorren larunbatean, hilak 14, izango da Igarondo pilotalekuan, goizeko 10:00etan hasita.

Txapelketa bi kategoriatan jokatuko da: adimen urritasuna (teniseko paleta) eta gurpil aulkian (gomazko paleta). Guztira 30 kirolarik hartuko dute parte, inoizko kopururik handiena. Bi kategorietako partidez gozatzeko aukera izango da Idiazabalen.

Txapelketaren aurkezpena egin dute gaur goizean Igarondo pilotalekuan. Bertan izan da Iñaki Alberdi alkatea, eta adierazi duenez, Idiazabal "oso herri pilotazalea" da eta Pilota Egokituko Txapelketa hartzea "plazerra" izaten da, "sortzen den giroa oso polita delako".