Arteak hartu zituen herriko kaleak larunbatean
2022·05·16
Larunbatean, artista ezberdinek herriko kale eta txokoak hartu zituzten beraien obrarik hoberenak eskaintzeko asmoz. Aurtengoan, 35 margolarik parte hartu zuten: 22 helduen kategorian, 2 gaztetxoen kategorian eta 11 haurren kategorian. Guztira 10 herritar.
Epaimahaikideek ez zuten lan erraza izan sariak ematerako garaian. Eztabaidak eztaibaida, A kategorian, ohiko sariez gain, aipamen berezi bat egitea erabaki zuten.
Jarraian, irabazleak:
A KATEGORIA:
1. Esteban Oroz (Eibar)
2. Jose Reyes (Leioa)
3. Iban Aranburu (Beasain)
Aipamen berezia: Iker Mugarra (Zeberio)
Lehen idiazabaldarra: Iñaki Zabaleta
B KATEGORIA:
1. Choe Maze (Beasain)
2. Maddi Caamaño (Idiazabal)
C KATEGORIA:
1. Mikel Boligana (Idiazabal)
2. Harri Goiburu (Idiazabal)
3. Aiert Garzia (Zaldibia)
Margolanak aste osoan zehar egongo dira ikusgai udaletxeko Areto Nagusian, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era, ostiralean 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:00etaraeta larunbatean eta igandean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.