Berriak
Atzealdea

Ahalduntze Eskolako ikastaroen izen-ematea zabalik

Idiazabalgo Ahalduntze Eskolako ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko.

2022·03·07


 

-ZIKLIKOTASUN IKASTAROA-  (Izen-ematea zabalik martxoaren 9ra arte) 

Martxoaren 11n, arratsaldeko 18:00tan, Pilarreneako ganbaran

(8-12 urte bitarteko nesken familiei zuzendua. Ikastaroan parte hartzen dutenei, kopa bana oparituko zaie)

Ama-alabentzako tailer esperientziala izango da. Hilerokoaren inguruan dauden mito, aurreiritzi eta tabuekin bukatu eta gaiaz naturaltasunez hitz egiteko momentua izango da. Bertan, ziklikotasasunaren faseak ezagutuko ditugu eta autoezagutzarako baliabideak emango dizkigute. Gainera, amek transmititzen duten ezagutza indartu eta alabetan sortu daitezkeen kezka eta zalentzei bidea emango zaie ikastaro honetan. Bi tailer paralero egingo dira:

     >Alaben tailerra: pubertaroak/menarkiak dakartzan aldaketen aurrean, beraien jakinmina, kuriositatea, zalantzak…modu dinamikoan landuko dira. Hasierako hausnarketatik hasita, zer jakin behar eta jakin nahi duten lortu arte.

       >Amen tailerra: euren ziklikotasunarekin konektatzea du helburu nagusia: 4 fase ezberdin eta horietan 4 emakume ezberdin, uneoro aldatzen dabilen gorputz bakarrean. Hilerokoa modu teknikoan ezagutzeaz gain alde emozionalari balorea eman eta gure bizitzako erdigunean jartzea du ardatz.  Emakume bakar eta errepikaezinak garen heinean, ingurukoekin komunean duguna ikusi eta bakoitzari zerk funtzionatzen dion erreparatuko dugu. Nitaz gehiago jakinez gero, errazagoa izango zaidalako alabari ezagutza horiek trasmititzea eta informazio baliogarriagoa ematea.

      Ikastaroan espazio intimoak sortu nahi dira, askatasunez eta errespetuz hitz egin ahal izateko eta hausnarketarako bideak zabaltzeko.

                                                   

   

 

-UKENDU IKASTAROA-  (Izen-ematea zabalik martxoaren 17ra arte)

Martxoaren 19an, 10:00etan, Adinetxen. (5€)

 

Sendabelarrak ezagutu, manipulatu eta gorputza zaintzeko ukenduak egiten erakutsiko digu "Mariederrek", Maider Lakarrak. Partaide bakoitzak, bere azalaren ezaugarriak kontuan izanda, gorputzerako krema bat egingo du.

 

 

 

 

 

 

IZENA-EMATEKO:

berdintasuna@idiazabal.eus

663 626 196

Liburutegian aurrez-aurre