Abiatu bulego ibiltaria
2022·01·25
2022ko urtarrilaren 18tik indarrean dago Beasain eta Bergara artean A-636 autobia erabiltzeagatik kanona kobratzea. Honen aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiak, joan zen urrian informazio-kanpaina bat abiarazi zuen biztanleentzat.
Datorren otsailaren 3an peajeen teleordainketarako Abiatu sistemaren inguruko Informazioa eta gailua bera eskatzeko zein matrikula kontu korronte batekin lotzeko aukera egongo da Idiazabalen. Bi saio egingo dira Udaletxeko Areto Nagusian, 9:30etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Interesa duten guztiek, kontu korronte zenbakia, eskatzailearen NANa eta ibilgailuaren matrikula zenbakia ekarri beharko dute.
A-636 Tarifak
IBILBIDEA |
ABIATURIK GABE |
ABIATUREKIN (Deskontu progresiboak, gutxienez 6 joan-etorri hilean) |
||
1-8 TRANSITO 25% |
9-20 TRANSITO 55% |
21 TRANSITOTIK AURRERA 75% |
||
Beasain- Ormaiztegi |
0,38€ |
0,28€ |
0,17€ |
0,09€ |
Ormaiztegi- Zumarraga |
0,74€ |
0,55€ |
0,33€ |
0,18€ |
Legazpi/UrretxuBergara |
1,41€ |
1,06€ |
0,63€ |
0,35 |
Legazpi/UrretxuAntzuola |
0,48€ |
0,36€ |
0,22€ |
0,12€ |