Eduki publikatzailea
2022·02·23
Landa-Mugi programarako dirulaguntzak
Garraio publikoko zerbitzu erregularra erabiltzerik ez duten landa guneetako biztanleei herri barruan bidaiatzeko (beraien etxebizitzatik erdigunera eta alderantziz) taxia erabiltzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu dira.
2021·12·20
Gimnasioko erabiltzaileei, zuzenean berrituko zaie inskripzioa. Baja eman nahi luketen erabiltzaileek, urtarrilaren 14a aurretik jakinarazi beharko diote udalari, lehiatilan edo telematikoki. Izen-emate berriak urtarril osoan zehar
2021·12·20
Autokarabanentzako aparkalekua
Eskaera epea: urtarrilaren 14ra arte. Bere Naiako autokarabanentzako aparkalekua erabiltzeko interesa duten herritarrek, urtarrilaren 14a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera udalera bertaratuta edo telematikoki.
2021·12·20
Ikuskizunetan eta udal ikastaroetan Covid ziurtagiria eskatuko da legeak hala behartuta. Ziurtagiriak sartzerako unean erakutsiko zaizkio arduradunari.
2021·12·16
Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin bat egin du Udalak
Idiazabalgo udalbatzak azkeneko osoko bilkuran bat egin du “Jaso nahi genukeen eskaintzea” izeneko adierazpenarekin
2021·04·12
Administrari lan-poltsa Idiazabalgo Udalerako
Deialdi honen xedea da lan-poltsa bat eratzea, lehiaketa-sistemaren bitartez, lanpostu honetarako: administraria Idiazabalgo Udalerako. Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 13tik apirilaren 22ra
2021·02·18
Amaren Intxaurrak emanaldiko sarrerak agortuta
Dagoeneko agortu dira Porrotx eta Marimototsen datorren otsailaren 26ko "Amaren Intxaurrak" emanaldirako gaur goizeko 10:30etan salgai jarri diren 214 sarrerak.
2021·02·12
Lilatoirako entrenamendu saioak
MugiMugi zerbitzutik Lilatoirako entrenamendu saioak antolatu dira. Asteartero izango dira, arratsaldeko 19:00etan Igarondo Pilotalekuko atetik abiatuta.
2021·02·23
Adineko pertsonei zuzenduta, oroimena lantzeko tailerra antolatu da. Parte hartu nahiko bazenu, martxoaren 5a baino lehen 663626196 telefonoan izena eman dezakezu. Saioen ordutegiak izena emandakoen artean adostuko dira.
2021·02·18
Oilagorretarako txartelen inguruan
Partzoneriako oilagor ehizerako txartelez gain, gainerako oilagorretarako txartelak ere udaletxean itzuli ahal izango dira. Aurreko denboraldian erabilitako txartela entregatzea derrigorrezkoa denez, datorren otsailak 26 arte, ostirala, Udaletxean jasoko dira.
2021·05·27
Desioen Sagarrak ekimena martxan jarri du Udalak.
Ekainaren 4an, ostiralean, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara Zepai auzoan dagoen Sagastirako ideia eta proposamenak jasoko dira.
2021·05·31
Igarondo Igerilekuan izen ematea zabalik
Igarondo igerilekuko ateak ekainaren 18an irekiko dira eta denboraldia irailaren 5era arte luzatuko da.
2021·05·11
Gurutze Berri auzoa eraberritzeko proiektuaren aurkezpena
Maiatzaren 20, ostegunean, arratsaldeko 17:00etan Guraso Elkartean. Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da: 943 18 71 00
2021·09·07
Euskara hedabideetan sustatzeko diru-laguntzen 2021eko deialdia
Diru-laguntzen helburua euskararen erabilera normalizatzea eta komunikabideetan indartzea da
2021·09·07
Euskara ikasteko diru-laguntzen 2021eko deialdia
Xedea da euskararen erabilera sustatzea eta egonkortzea eta baita euskararen erabileraren esparruak zabaltzea eta indartzea ere
2021·05·20
Kultur-proiektuak eta ekimenak burutzeko diru-laguntzak emateko deialdia 2021an
Diru-laguntzen xedea da kultur-ekimen irekiak eta gizarteari zuzendutakoak sustatzea zein kultur sorkuntza bultzatzea
2021·06·01
Ekaina kolorez eta ekintzaz josita dator. Etxeko txikienetatik hasita, gazte eta helduentzako egitarau oparo eta zabalaz gozatzeko aukera izango da Idiazabalen.