Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabonak 2020
2020·12·10
Gabonetako Egitaraua Eguberri jaietarako agenda bete-betea izango dugu Idiazabalen. Covid-ak sortutako egoera dela eta, hainbat ekintza bertan behera geratuko dira (urteberri eguneko ardo banaketa esaterako), eta gainerakoetan segurtasun neurri zorrotzak jarraitu beharko dira.
Ekitaldietan parte hartzeko sarrera erreserbatzea derrigorrezkoa izango da. Abenduaren 15etik aurrera izango dira eskuragai. (Kartelean zehazten den ordutegian)
Alaken gabonetako azokan postu jartzeko izen ematea abenduaren 16an amaituko da (Udaletxera bertaratuta edo 696 690 887 zenbakira deitu edo whatsapp mezu bat bidalita)
2020 Gabonak Idiazabalen - Egitaraua