Aurkezpena musika eskola
AURKEZPENA |
Udal Musika Eskolak zerbitzua 4 urtetik gorako herritarrei eskaintzen zaie.
Eraikinak: Apaiz-Etxea, Herri Eskola eta Mediku-Etxea.
Astelehenetik ostirala eskaintzen da, irailaren 2 astetik ekainaren azkenaurreko astera bitarte.
Titulartasuna: Publikoa. Idiazabalgo Udala
Kudeaketarako Departamentua: Kultura
Erakunde kudeatzailea (2018-2019 ikasturtea, urtebeteko luzapenaren aukerarekin): Goierriko Musika Eskola. Zerbitzuaren kontrataziorako 4 herri batu dira (Idiazabal, Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia).
ZERBITZUAREN HELBURUAK |
Helburua da irakaskuntza musikal espezifikoa eta kalitatezkoa eskaintzea, arautu gabeko musika irakaskuntzaren bitartez, eta, are zehatzago:
a) Kultura musikal praktikoaren eskaera sozial handia asetzea, zeinaren bitartez musikazaleak bilatzen baitu asetasun pertsonal handiagoa eta haren ondaren kulturala eta adierazpen ondarea zabaltzea, bere buruarekin eta ingurumenarekin harmonia handiagoa izateko.
b) Arautu gabeko eta funtsean praktikoa den musika irakaskuntza eskaintzea, taldekako musika sortzeko helburu nagusiarekin.
c) Horren ondorioz, ikaslearen partaidetza aktiboa sustatzea, bai banaka, bai taldean, eta sustatzea eskolaren eta hura errotuta dagoen gizartearen arteko harremana. Ikaskuntza norberarengan hasten bada eta norberarengan amaitzen bada, gizartean eraginik izan gabe, haren izatezko arrazoiaren zati handi bat galtzen du.
d) Ezinbesteko alderdi teorikoak irakastea, musika modu zabalagoan ulertzeko, eta, printzipioz, hori egitea sakontzeko beharra sentitzen duten ikasleek beraiek eskatuta.
e) Aipatutako zerbitzua edozein adinetako ikasleei eman ahal izatea, haurretatik hasi eta adin nagusikoetara.
f) Jarduera musikalean dagoen aukera guztia ematea: musika klasikoa, antzinakoa, modernoa, tradiziozkoa, herrikoia, hainbat joera, rock, jazz, musika elektronikoa eta abar.
g) Irakaskuntza programazioa egokitzea ikaslearen interesei, dedikazioari eta erritmoari, ulertuta ikasleak ere baldintza minimo batzuk izan beharko dituela, jasotako irakaspenez ondo baliatzeko aukera izateko. Ondorioz, askatasuna eta autonomia dago eskaintza planifikatzeko, ikaslearen interesei eta gaitasunei hobeto egokitzeko.
h) Indartzea estilo musikal guztiak entzuteko zaletasuna, eta kritikarako gaitasuna garatzea, bai ikasleengan, bai herritarrengan.
i) Irakaskuntza tekniken hobekuntza sustatzea, irakasleak etengabe perfekzionatuz eta eguneratuz.
j) Orientatzea eta informazio sakonagoa ematea beren gaitasunagatik edo interesagatik ikasketa arautuetara sartzeko baldintzak betetzen dituzten edo asmoa duten ikasleei; alegia, ikasketa musikal arautuak eskaintzen dituzten ikastetxeak ikasle motibatuz eta gaitasun handikoz hornituko dituzten bibero bat izatea.
k) Herriko eta eskualdeko musika tradizioak biltzea, sistematizatzea eta zabaltzea, ikastetxea kokatuta dagoen herriko kultura nortasunaren gune bilakatuz.
l) Lurraldeko, Euskadiko, Espainiako eta Europako gainerako eskolekin koordinatzea, irakaskuntza metodologiak, irakasleak eta ikasleak elkartrukatzeko, jarduera bateratuak egiteko, antolamendu eta funtzionamendu ereduak elkarri erakusteko eta abarrerako aukera emango duten kontaktuak izateko.
m) Eragin positiboa izatea musika kultura herrikoian; ez soilik ikasleei prestakuntza emanez, baita musika gizartean modu zuzenean hedatuz, haien musika taldeen jarduera publikoa etengabe sustatuz.