Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak
ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN TXAKURRAK
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeek jokabide arau batzuk errespetatu behar dituzte, pertsonen, ondasunen eta beste animalien segurtasuna bermatzearren. Alor honetan arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko erregimen juridikoari buruzko abenduaren 23ko Legea izango da aplikagarri.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak espazio publikoetan egote eta ibiltzeari dagokionez, nahitaez bi metro baino luzera gutxiagokoa izango duen uhala edo katea erabili behar da, baita txakur arrazarentzat egokia eta homologatua izango den muturrekoa ere.
Ustezko arau hausteagatik (adibidez, uhalik edo katerik gabeko txakurra) Udalean zehapen espedientea izapidetzerakoan, frogabide gisa beharrezkoa izango da Ertzaintzaren txostena edo atestatua edo Udaleko jagoleena (Aguazila).
Arau hausteak diren jokabideak eta dagozkien zigorrak ondokoak dira:
150,25 € - 300,50 € bitartekoak | 300,51 € - 1502,53 € bitartekoak | 1502,54 €-15025,30 € bitartekoak |
1. Arau hauste arinak dira: | 2. Arau hauste larriak dira: | 3. Arau hauste oso larriak dira: |
Higiene, osasun eta segurtasuneko betebeharrak edo 50/1999 Legeak larritzat edo oso larritzat hartutakoez bestelakoak ez betetzea | a) Arriskutsua izan daitekeen animalia bat solte uztea edo halakoak ihes egin ez dezan edo galdu ez dadin beharrezko neurriak ez hartzea. | a) Arriskutsua izan daitekeen edozein espezietako animalia bat eta edozein txakur abandonatzea, hala behar bezala identifikaturik daudenak nola bere jatorriaz edo jabeaz inolako identifikaziorik ez dutenak, animalia abandonatutzat hartuak izanik, betiere inork lagundurik ez badaude |
b) Animalia identifikatzeko eginbidea ez betetzea | b) Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edo animaliak hartarako baimenik gabe edukitzea. | |
c) Erregistroan izena emana ez izatea. | c) Baimenik izango ez duenari arriskutsua izan daitekeen txakur edo animalia bat edozein bidez saldu edo eskualdatzea. | |
d) Arriskutsua izan daitekeen txakurra toki publikoetan muturrekorik gabe edo kate batez loturik ez egotea. | d) Animaliak beren oldarkortasuna pizteko edo debekaturik dauden helburuetarako heztea. | |
e) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Legearen 10. artikuluan xedatutakoa hautsiz garraiatzea. | e) Gaitasun agiria izango ez duenak arriskutsuak izan daitezkeen animaliak heztea. | |
f) Agintari eskudunek edo horien agenteek Lege honek xedatutako funtzioak betetzerakoan, eskatutako datuak edo informazioa emateko ukoa edo eman nahi ez izatea, baita informazio okerra edo gezurrezko dokumentazioa ematea ere. | f) Arriskutsuak izan daitezkeen animalientzat animalien oldarkortasuna erakustea helburu duten lehiaketak, ariketak, erakustaldiak edo ikuskizunak antolatzea edo egitea, edo horietan parte hartzea. |
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak eskuratu nahi dituztenek, aldez aurretik jaso beharko dute animalia horiek edukitzeko udal lizentzia. Lizentzia hori bizi diren udalerriko Udalak emango die. Lizentzia jaso eta txakurra eskuratu eta gero, txakurra erroldatuta dagoen udalerriko Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatu beharko dute animalia.
Potentzialki arriskutsuak diren txakurrak eskuratu nahi dituztenek, aldez aurretik jaso beharko dute animalia horiek edukitzeko udal lizentzia. Lizentzia hori bizi diren udalerriko Udalak emango die. Lizentzia jaso eta txakurra eskuratu eta gero, txakurra erroldatuta dagoen udalerriko Potentzialki Arriskutsuak diren Animalien Udal Erregistroan inskribatu beharko dute animalia.