Txakurrak - Protokoloa

IDENTIFIKATZEKO BETEBEHARRA:

Txakurren jabeek identifikatuta eduki beharko dituzte txakurrak. Txakurraren lepoaren ezkerraldean albaitari ofizial zein gaitutako albaitari pribatu batek egindako mikrotxip bat jarriko da. Animalia identifikatzen ari den albaitari ofizialak edo gaituak Txakurraren Kartilla Ofiziala eta agiri bat beteko ditu EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (aurrerantzean AIEO) animalia erregistratzeko hilabeteko epea izango dute, txakurrak jaiotzen direnetik edota eskuratzen dituztenetik. Animaliaren jabeak AIEOri jakinarazi behar dio erregistroko daturen bat aldatzen bada, jabea aldatzea, helbide aldatzea, txakurraren galtzea edo lapurtzea bezala.

UTZITAKO TXAKURRAK:

Idiazabalgo Udaleko herrizaintza-zerbitzuaren (Aguazila) egitekoa da bazter utzittako animaliak eta, identifikazioa eraman arren, edukitzailearen laguntzarik gabe noraezean dabiltzanak jasotzea, berreskuratu, jabe berri bati eman edo hil ditzaketen arte. Kasu hauetan, animali horiek babesteko eta defendatzeko zerbitzua ematen duen Usurbilgo Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearekin jarriko da harremanetan Idiazabalgo Udala.

Lagun egiteko animaliak edukitzea jabeek animalien eta gainerako herritarren ongizatea bermatzeko portaera arau batzuk errespetatzea dakar berekin. Portaera arau horien aurkako arau-hausteak aurreikusita daude 6/1993 Legean, urriaren 29koan, Animaliak Babestekoan.

Eskumena ALKATEA UDALBATZA GFA
Zigorrak 30 - 300,50 euro 300,51 - 1502,53 euro 502,54 - 15.025,30 euro
Arau hausteak Arinak Larriak Oso larriak
Tipifikatutako portaerak
  • Lagun egiteko animaliak erroldatu gabe edukitzea, erroldatzea galdagarria denean.
  • Animaliak garraiatzerakoan, lege honetako 6. artikuluak edo lege hau garatzen duten arauek ezarritakoa ez betetzea.
  • Animaliak arreta eta zaintza egokia jaso ezin dituzten tokietan edukitzea.
  • Animaliei tratu laidogarriak ematea edo beren izaerari ez dagozkien jokabide edo jarrerak izatera bultzatzea.
  • Animaliei behar duten janaria ez ematea edo higienearen edo osasunaren ikuspuntutik baldintza desegokietan dauden instalazioetan edukitzea.
  • Animaliak antzutzea, mutilatzea eta hiltzea albaitaritza kontrolik gabe edo lege honetan ezarritako baldintza eta betekizunen kontra.
  • Derrigorrezko txertoak edo tratamenduak ez jartzea edo egitea.
  • Animaliak baimenik gabe saltzea.
  • Establezimenduek lege honen xede diren animaliak behin-behinekoz mantentzeko, hazteko edo saltzeko baldintzak ez betetzea, edo lege honetan edo berau garatzen duten arauetan ezarritako beste edozein baldintza edo betekizun.
  • Animaliei tratu txarrak edo kolpeak ematea, eta beharrezkoak ez diren sufrimenduak, lesioak edo mutilazioak eragitea.
  • Animaliei beharrezkoak ez diren sufrimenduak edo kalteak eragin diezazkieketen substantziak ematea, zuzenean edo elikagaien bitartez.
  • Arreta nahikorik ez jartzea kalteak eragin ditzaketen animalien zaintzan eta jagoletzan.
  • Begi bistako min edo sufrimendu larriak dituzten animaliei albaitaritza arretarik ez ematea.
  • Animaliak dagokion administrazio baimena ez duten espektakuluetan parte hartzera behartzea.
  • Ebazpen irmoaren bitartez zehapenak jaso dituzten hiru arau-hauste arin egin izana zehapen espedientea hasi aurreko bi urteetan.
  • Animaliak erasoz edo substantzia toxikoak emanez hiltzea.
  • Etxe-abere edo lagun egiteko animalia bat abandonatzea.
  • Animaliekin zinemarako edo telebistarako eszenak filmatzea, baldin eta krudeltasuna, tratu txarrak edo sufrimendua itxurazkoak ez badira.
  • Baimendutako espektakuluetan parte hartzen duten animaliei anestesiak, drogak edo animalien otzantasuna, errendimendu fisiko hobea edo beren portaera naturalaren kontrako beste edozein xede lortzeko produktuak ematea.
  • Txakur arraza arriskutsuen hazkuntza eta gurutzaketa.
  • Bide eta espazio publikoetan elikagai pozoituak uztea.
  • Animaliak debekatutako espektakuluetan parte hartzera behartzea
  • Ebazpen irmoaren bitartez zehapenak jaso dituzten hiru arau-hauste larri egin izana zehapen espedientea hasi aurreko bi urteetan.