Alaken arauak

ARAUAK

1.  Postuak jartzeko espazioa aurrez esleituko da, eta antolakuntzak banatutako espazioak errespetatu beharko dira.

2. Idiazabalgo pertsonek izango dute postua jartzeko lehentasuna. 

3. Ikusgai dauden kartel, txartel, eskuorri eta abarrak euskaraz edo euskaraz eta gazteleraz egongo dira. Itzulpena egiteko zailtasunik balego, udalean eska daiteke laguntza.

4. Postua jartzeko  objektu eta edukiak eramateko ardura norberarena da. Merkatuan bertan jasoko ditu parte-hartzaile bakoitzak bere postua antolatzeko baliabideak (mahaia, aulkiak…). Parte hartzaile bakoitzak, bere postua atontzeko eta antolatzeko ardura izango du. Horretarako parte hartzaileak beharrezkoa duen materiala ekarri beharko du.

5. Postuen muntairako, goizeko 09:00etan irekiko da merkatua. Merkatua goizeko 11:00etan hasiko da. Postuaren desmuntaia, azoka amaitu eta bereala egingo da. Parte hartzaileak, ordutegia betetzeko konpromezua hartzen du. 

6.  Postuaren gunea, erabat txukun eta garbi  utziko da. Parte hartzaile bakoitzak, sortutako hondakinak bildu eta gertueneko kontenedorean uzteko ardura  izango du.

7. Azokan parte hartzen dutenen artean, zozketatuko den saski bat osatuko da. 

8. Bizikidetza eta errespetuzko gunea izango da Alaken.