Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kultur sustapenerako dirulaguntzaren deialdia zabalik dago

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatzen eta burutzen diren jarduerak eta proiektuak aurkeztu ahal dira.

2023·03·30


Urtero bezala, Idiazabalgo Udalak kultur proiektuak eta jarduerak sustatzeko dirulaguntzaren deialdia zabaldu du. Horren bidez udalerriko kultur eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten sorkuntza, prestakuntza edota zabalkunde ekimenak lagundu nahi ditu Udalak.

2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epealdian garatzen eta burutzen diren jarduerak eta proiektuak aurkeztu ahal dira dirulaguntza deialdira.