Berriak
Atzealdea

Udalekuetako izen ematea zabalik dago

Gaur hasi eta maiatzaren 15era arte irekita dago izen ematea.

2023·05·04


Badatoz aurten Udalekuak, 2011 eta 2020 urte artean jaiotakoei zuzendutako udalekuak ekainaren 26an hasi eta uztailaren 21era bitarte iraungo dute. Aurten ere bi hamabostaldi izango dira eta ordutegia 9:30etatik 12:30etara izango da. 

Aurten, Guraso elkarteak zaintza zerbitzua antolatu du epealdi horretarako. Goizeko 7:30--9:30 bitarte izango da. Informazio gehiago eta izen ematea,  ige.zaintza@gmail.com helbidean.

UDALEKUETAKO DATA ETA TASAK

> 1.Hamabostaldia: Ekainaren 26tik uztailaren 7ra................................60€

> 2.Hamabostaldia: Uztailaren 10etik  uztailaren 21era........................60€

> Hilabete osoa: Ekainaren 26tik uztailaren 21era..............................120€

***Familia ugariek hobaria izango dute hirugarren kideari eta hurrengoie: %50

IZEN EMATEA EPEA: MAIATZAK 15

Eskabideak online edo Liburutegian aurrez-aurre egin ahalko dira ohiko ordutegian.

 

ESKABIDEA ONLINE EGITEKO (Izen emate orria ez da atxikitu behar): 

                                                                                                                      

                           

ESKABIDEA AURREZ-AURRE LIBURUTEGIAN EGITEKO (ONLINE EGITEKO EZ DA BEHAR):

1. Dagokion izen emate orria deskargatu: A015 - Udalekuak  bete eta liburutegian aurkeztu.